GLOSATEGIA

Akenio: Fruitu txiki eta indehiszentea ez da berez irekitzen, perikarpoa haziari soldatu gabe daukana. Azala mehea eta lehorra du, eta hazi bakarra. Adibidez, ekilore-pipitak.


Akreszente: Eratu eta gero ere hazten jarraitzen duen edozein landare-organo. Adibidez, tomatearen kaliza akreszentea da.
tomatea.jpg


Analgesiko: Mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den medikamentua.

Antiespasmodiko: Muskuluak lasaitzen eta erlaxatzen dituen medikamentua.

Antioxidatzaile: Oxidazioa galarazten edo atzeratzen duen substantzia. Elikagaietan, polimeroetan eta zenbait materialetan, iraupen luzeagoa lortzeko erabiltzen dira antioxidatzaileak.

Antiseptiko: Mikroorganismoen kontra egiteko (haiek bizitzea eta hedatzea eragozteko) erabiltzen den substantzia.

Arilo: Hazi batzuen azalean eratzen den bilgarri gehigarria. Mota askotakoa izan daiteke: iletsua (sahatsa), mamitsua (hagina)... Ariloek haziak sakabanatzeko balio dute.
Ariloa.jpg



Astringente (Idorgarri): Ehunak uzkurtu eta jariapenak lehortzen dituen substantzia. Substantzia astringenteak hauetarako erabiltzen dira: zauriak lehenbailehen orbaintzeko, hanturaren kontra, odol jariorik ez izateko eta sabelekoak sendatzeko.

Azikula: Koniferoen orratz formako hostoa.
azikula.jpg



Baia: Epikarpo mehea, eta mesokarpo eta endokarpo mamitsuak dituen fruitu mota. Oro har, biribildua eta hazi anitzekoa izaten da, eta, askotan, biziki koloreztatua. Adib., mahatsa, tomatea, banana...
baia.jpg


Bertizilo: Ardatzaren maila berean sortzen den hosto multzoa, edo lore multzoa, edo besteren multzoa. Adib., hosto-bertiziloa, lore-bertiziloa…
bertizilo.jpg



Bipinatu: Bi aldiz pinatua (ikus Pinatu).

bipinatu1.pngbipinatu2.jpg




Braktea: Loreetatik hurbil kokaturiko organo hostokara, baina, hosto arruntekin alderatuta, forma, tamaina, kolore, etab. bereziak dituena.

braktea.jpg



Dioiko: Lore arrak indibiduo batzuetan eta emeak beste indibiduoetan dituen landarea.

Drupa: Barnean hezur bat duen fruitua. Epikarpo fina, mesokarpo mamitsua eta endokarpoa hezur gogor bihurtuta dauzka. Adib., arana, gerezia...
drupa.jpg



Estipite:Palmondoen zurtoin luze eta bakarra da. Estipitea gorantz bakarrik hazten da, ez zabalean.
estipite.jpg



Estrobilo:Koniferoen sasi-fruitua. Adibidez, pinaburua.
estrobilo.jpg



Ezkur: Perikarpo larrukara duen akenioa. Adib., haritzaren eta artearen fruituak.
ezkur.jpg



Foliolo:Hosto konposatuaren hostotxoetako bakoitza.
foliolo1.jpgfoliolo2.jpg



Galtzarbe:Adarrak zurtoinari edo hostoak adarrari lotzen zaizkien unean eratzen den goialdeko angelu zorrotza. Garrantzi handikoa da landarearen zati hau: bertan sortzen dira begiak, bai eta begiok geroago emango dituzten adaxkak eta loreak.
galtzarbe.jpg


Gerba: Lore elkarte zintzilikaria, loretxo sexubakarrez osaturikoa eta buruxka formakoa. Adib., sahatsarenak (Salix), hurritzarenak (Corylus), gaztainondoenak (Castanea), haritzenak (Quercus), eta besterenak.Gerba.jpggerba2.jpg


Gimnospermo: Benetako perikarporik gabeko hazi biluziak dituzten landareetaz esaten da. Obuluak ezkata baten gainean hazten dira. Pinuak, izeiak, altzifreak, ginkgoak, haginak,etab gimnospermoak dira.
Ginbail / Unbela: Goardasol edo aterki itxurako infloreszentzia bakuna. Pedizelo guztiek (unbelaren erradioek) luzera berdina dute, eta puntu beretik abiatzen dira; multzo laua edo zirkularra eratzen dute.
ginbail.jpgginbail2.jpg


Heliofilo: Argitasun handira moldatuta dagoen landarea, edo argitasun handian hazten dena.

Hesperidio: Endokarpoaren eta hazien artean alde mamitsua duen fruitua. Adib., laranja eta limoia.

hesperidio.jpg

Hosto-begi: (Ikus Galtzarbe) Garatzean, kimu hostoduna emango duen begia.


Hostoxka: (Ikus Foliolo) Hosto konposatuaren hostotxoetako bakoitza.


Infloreszentzia: Lorez bukatzen den edozein adarkadura.
infloreszentzia1.jpg
infloreszentzia2.jpg


infloreszentzia3.jpg



Infruteszentzia: Lore elkarte oso batetik datorren fruitu multzoa, batik bat elkarte trinkoa denean. Horregatik, fruitu anizkoitzaren sinonimoa da gehienetan.
infruteszentzia.jpg



Kapitulu: Infloreszentzia trinkoa, errezeptakulu izeneko zoru baten gainean kokatzen diren pedunkulu gabeko lorez osaturikoa. Landare konposatuen ezaugarri nagusia dira kapituluak.kapitulu1.jpgkapitulu2.jpgkapitulu3.jpg


Kapsula: Fruitu lehorra eta dehiszentea, jeneralean luzeraka irekitzen dena.
kapsula.jpg



Karminatibo: Digestio-aparatuan gasak sortzeari aurre hartzen edo haize horiek egozten laguntzen duten substantziei ematen zaien izena. Karminatibo nagusiak hauek dira: anis-belarra, martorria, mihilua, menda...
Kono: Pinuen infloreszentzia. Zurezko ardatz baten inguruan ezkata moduko pieza babesleak daude, eta horien eta ardatzaren artean hazi hasikinak dituzten ezkata hazi-emaileak daude tartekatuta.
kono.jpg



Korinbo: Matsalko (luku) erako lore elkartea: pedizeloak hainbat garaieratatik abiatzen dira, baina lore guztiak maila berera iristen dira.korinbo.jpgkorinbo2.jpg


Kupula (Karlo):Erakin axial akreszentea, fagazeoen familiako landareetan fruituaren (ezkurraren) oinaldea —gutxi edo gehiago— biltzen duena.
kupula.jpg

Laxante: Eragin libratzaile arina duen medikamentua. Dosi txikietan hartzen da normalki, hesteetan arazorik ez sortzeko.


Leka: Leguminosoen fruitua, haziz beteta dauden bi pieza edo kusku luzez osatuta dagoen fruitu lehorra dena. Adibidez, babarrun-leka.



Lentizela (Azal poroa): Zurezko landareen epidermisean (azalean) ageri diren zulotxoetako bakoitza, begi hutsez ikusteko modukoa. Gasen elkartrukea bideratzen dute.

lentizela.jpg



Luku: Infloreszentzia bat da, etengabe hazten doan ardatz batean sortzen dena: alboetan —oinetik puntarantz—, pedizelo bakun eta bakanetan jaiotzen zaizkio loreak.luku1.jpgluku2.jpg


Nektar: Zenbait lorek jariatzen duten likido gozoa, gluzidoz, aminoazidoz eta ioi mineralez osatua. Nektarrak intsektuak erakartzen ditu, eta, horrela, polinizazioa bideratzen dute intsektuok.

Panikula: Infloreszentzia konposatua, matsalko erakoa; adaxkak txikituz doaz oinaldetik muturrera, eta, beraz, piramide itxura hartzen du.
panikula1.jpgpanikula2.jpg


Piku: Pikondoaren fruitu konposatua, udareformako errezeptaakulu mamitsu eta jangarri batez eta haren baitan dauden haziez osatuta dagoena.

piku.jpg



Pinaburu (Pinotxa): (Ikus Kono, Estrobilo).


Pinatu: Luma baten modura antolatua; hau da, erdiko ardatz nagusi bat, eta alde bietan albo-ardatzak plano baten baitan dituena. Hosto-nerbiazioari (pinatinerbioa), hosto konposatuari (pinatikonposatua), adarkadurari, eta besteri aplikatzen zaie.
pinatu.jpg



Pinazi: Pinuen hazia, pinotxen baitan egon ohi dena. Jangarria da.

Pomo:Fruitu mamitsu pipitaduna: haziak mintz larrukara batez eraturiko gelaxkatan gordeta daude, eta mamia errezeptakuluaren garapenak eratzen du. Beraz, sasi-fruitu bat da.
pomo.jpg



Pubeszente: Ile mehe, ugari, eta leunez estalita dagoena.
pubeszente1.jpgpubeszente2.jpg



Saihets: Organo baten azaleko irtengune lineala.

Samara: Akenio erako fruitua; hazia sakabanatzeko hegal mintzaire bat du. Adib., zumarraren, lizarraren, eta besteren fruituak.
samara.jpg



Sikonio: Ficus generoko fruitu konposatuak dira. Madariformako errezeptakulu batek (biribilak ere izan litezke) osatuta daude, eta hutsik daude barnean. Errezeptakulu horren barnean eta paretetan daude loreak; eta, geroago, landare hauen fruitutxo txikiak. Izena grezieratik dator, eta piku esan nahi du.

piku.jpg



Tanino: Hainbat landaretan egon ohi den substantzia lehorgarria, batez ere larrua ontzeko erabiltzen dena. Sarritan, medikamentu gisa erabiltzen da. Mahatsaren taninoek kolorea eta zaporea ematen diote ardoari.


Toniko: Giza organoak indartu eta estimulatzen dituen sustantzia.


Zima: Infloreszentzia mota bat da: ardatza lore batean amaitzen da, albo-ardatzak bezala. Lorea ematean, ardatzen hazkuntza mugatu egiten da.
zima.jpg